Urtarrilaren 19an Donostiako Atano pilotalekuan egingo dugun ‚ÄúMotxilak gora‚ÄĚ ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Egun horretan Xuak 3 urte beteko ditu eta Atanon elkartuko garenok Zorionak Xua! Abestuko diogu. Haurrek urteak betetzen dituzten eguna pozgarria, koloretsua eta alaia izaten da. Hortxe aritzen dira txikiak euren urtebetetze egunerako falta diren loak ilusioz eta urduritasunez kontatzen. Xuaren hirugarren urtebetetzeak, ordea, badu berezitasun handi bat.

Xua 2017ko urtarrilaren 19an jaio zen Valentzian. Ordutik Picassenteko kartzelan bizi izan da bere amarekin, eta aita ere espetxe berean preso duenez, bisitetan egoten da berarekin. Datorren igandean 3 urte beteko ditu eta Sara eta Izarren kasuan ongi ikasi genuen moduan, Espetxe legediak hala aginduta, ezin izango du amarekin espetxe barruan bizitzen jarraitu. Igandetik aurrera beraz, Xua motxiladun haur bilakatuko da, eta gurasoekin hilean behineko bisitetan soilik egon ahal izango du. Horretarako gainera, Usurbildik Valentziarainoko 600km-ko bidaia luzea, arriskutsua, aspergarria eta garestia egitera behartuko dute.

Guk igandean Xuari zorionak abesteaz gain, bere gurasoak, Olatz eta Patxi ere Xuarekin batera Usurbilen, etxean nahi ditugula aldarrikatuko dugu. Izan ere, hori ez da Xuak amestutako edo asmatutako ezinezko ipuina. Olatz eta Patxi etxean egotea, legedia betetzea soilik litzateke; legedi arrunta aplikatuta posiblea baita baldintzapeko askatasunean Xuarekin batera etxeratzea, biek zigorraren 3/4a beteta dute eta.

Motxilak gora diogu. Garaia delako herri honetan oraindik ere etxe askotan mantentzen den sufrimenduarekin bukatzeko. Gaur egun 18 urte arteko 102 motxiladun haur-nerabe ditugu Euskal Herrian eta konbentzimendu osoz diogu, garaia dela eta posiblea dela motxila horien zamarekin bukatzea.

Errealitate hau aldatzea posible da. Horretarako, beharrezkoa da euren gurasoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak eta salbuespen legedia bertan behera uztea. Euren gurasoak etxeratze bidean lehentasunezkoa da gurasoak Euskal Herriko kartzelatara ekartzea. Bestetik, preso gehienak lehenengo graduan daude; espetxeko erregimen itxi eta zorrotzenean. Beharrezkoa da lehenengo graduarekin amaitzea, horrek edozein presori legez dagozkion espetxe baldintzak jasotzea oztopatzen baitu; hala nola, zigorraren ¬ľ betetzean, egun batzuetarako irteera baimenak eskuratzeko aukera, zigorraren ¬ĺ betetzean baldintzapeko askatasuna, hirugarren graduarekin eguna kanpoan pasa eta espetxera lotara bakarrik joatea‚Ķ

Motxiladun haurren gaia kaleratzen hasi ginenean salatzen genuen moduan, haur-nerabe hauei noizbait gurasoak etxean izateko esperantzarako eskubidea ere ukatu egiten zaie eta bada garaia horri buelta eman eta etxeratze bidea ikusten hastekoa. Nola? Eurekin egoteko egin beharreko bidaia luzeekin bukatuz lehenik, eta egun zehatzetan, urtebetetzeetan, Gabonetan… baimenekin etxean izanez, eta azkenik baldintzapeko askatasunarekin edo hirugarren graduan.

Horregatik, haur hauek gurasoekin bizitzeko eskubidea dutelako, eta aipatutako baldintzak betearaztea guztion ardura delako, Igandean hurbil gaitezen txiki eta handi Atanora. Bertan, dantza, musika, magia… denetarik ikusteko aukera izango dugu. Xua Euskal Herrian biziko delako oso pozik gaude eta guk komunitatean, taldean sinesten dugunez, badakigu Xua alai eta babestuta egongo dela; baina Olatz eta Patxik eta gainontzeko guraso guztiak ere Euskal Herrian nahi ditugu.

Asteburuan 80.000 pertsona atera ginen kalera Bilbo eta Baionan. Euskal jendartearen mezua eta aldarria argia da; bada garaia preso eta iheslarien auzia konponbidean jartzeko. Guztioi dagokigu salbuespen legediarekin amaitu eta, legedi arrunta oinarri hartuta, presoen etxeratze prozesua gauzatu dadin bidea egitea. Beraz, zatoz igandean Atanora! Jaurti ditzagun motxilak gora! Hau hauek merezitako etorkizuna izan dezaten.

ūüéü Sarrerak salgai: https://bit.ly/2sPpEjk