Larriki gaixorik den Ibon Iparragirre euskal presoak, espetxe funtzionarien aldetik jasan duen enegarren erasoa salatu nahi du Sare herritarrak.

Preso honek bizi duen intseguritate egoerak izen abizenak ditu: sakabanaketa politika eta gainontzeko euskal presoengandik bakartua izatea.

Egoera hauei, espainiako legediaren arabera espetxetik kanpo egon beharko lukeela gehitu behar zaie. Beharrezko osasun asistentzia jasotzeko. Hortik, salatzen dugun gertaeren larritasuna. Aski da!

Arazo honek, guztioi eta gutako bakoitzari eragiten digu. Finean, jendarte guztiari. Alderdi eta instituzioei ere.

Giza eskubide guztiak, pertsona guztiontzat.

SAKABANAKETA STOP, LARRIKI GAIXORIK DIREN EUSKAL PRESOAK ETXERA!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare