Fernando Alonso presoa Euskal Herrira ekartzearen aldeko manifestazioa egingo dute Sestaon ekainaren 3an.

Ia 7.600 egun, 20 urte luze. Denbora guzti hau darama gure herrikidea den Fernando Alonso Abad euskal presoak etxetik urrun, espainiar estatuko kartzela ezberdinetan sakabanatua. Egun Galizako A Lamako kartzelan dago, Sestaotik 597kmra, salbuespenezko legedia aplikatuta eta eskubideak etengabe urratuak.

Urte guzti hauetan bere senide eta hurbilekoek milaka ordu egin behar izan dituzte errepideetan Fernan bisitatu ahal izateko, honek dakarren arriskuarekin (euskal presoen 16 senide hil dira errepideetan sakabanaketa politika ezarri zenetik). Urteko bidaien kostua ere ez da makala: 9.134,92€. Senideei ezarritako zigor erantsia, eta odoluste ekonomiko larria, beraz.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko Sare herrutarretik deia luzatzen dizuegu gurekin batera Fernan Euskal Herrian behar duela aldarrikatzera. Giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen defentsan, eman ezazu urratsa eta zatoz ekainaren 3an (larunbata), 13:00etan Sestaoko La Pelako bidegurutzetik hasita antolatu dugun mobilizaziora.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare