Bagoaz, Etxerat eta Sarek antolatutako espetxe bira hasi da gaur Baionatik Mont Parnaseko espetxera lehen martxa eginez.

Gaur hasi da bi aste eta erdiz luzatuko den espetxe bira. Datozen egunetan zehar 20 espetxe eta 8 hiri zeharkatuko ditugu furgonetan baten laguntzaz.

Lehen ibilaldi honetan Etxerat Elkartea, Bagoaz, Bakegileak, EH Bai, EH Bildu, CFDT, LAB eta Sortuko kideekin batera izan gara, besteak beste. Vicent Bruk Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatua eta Landetako en Marche alderdiko Fabien Lainé diputatua espetxeko zuzendariarekin bildu dira.

Bileraren ostean agerraldia egin dugu eta bertan Bagoezeko bozeramaileak eta Mixel Berhokoirigoien Bakegileak espetxe biraren nondik norakoak azaldu eta espetxeen auziari irtenbidea eman behar zaiola nabarmendu dute. Salbuespen neurriekin behin betiko amaitu behar dela agertu dute eta Frantziako Estatuak urratsak emateko abenduaren 9an Pariseko kaleak bete behar ditugula.