#Gipuzkoa | “Langileok Presoak etxeratzeko BIDEAN GARA” lelopean deialdi ezberdinak antolatu ditu Euskal gehiengo sindikalak

#Gipuzkoa | “Langileok Presoak etxeratzeko BIDEAN GARA” lelopean deialdi ezberdinak antolatu ditu Euskal gehiengo sindikalak

Gaur, hemen, gehiengo sindikalaren ordezkariak batu gara Sare Herritarrarekin elkarlanean, Izan Bidea dinamikara batuz, elkarbizitzarako, bakerako eta presoen
etxerako bidearen parte garela adierazi eta datozen egunetan aurrera eramango dugun dinamikaren berri emateko.

Izan Bidea dinamika martxan dagoenetik, hamaika ekimen egin dira Euskal Herri luze- zabalean. Herriz herri garatzen ari den dinamika hau lantokietara ere eraman nahi dugu, langileok ere hasitako bide honi gure hauspoa eman diezaiogun. Izan ere, gaur hemen batu garen sindikatuok denbora daramagu salbuespen legediak dakartzan urraketak salatu eta egungo espetxe politika aldatzearen beharra aldarrikatzen. Egun, bide bat hasia dagoela esan dezakegu, azken hilabeteetan ematen ari diren aldaketak direla eta. Aldaketa horiek, ordea, bai jendarte aktibazioari eta baita alderdi, sindikatu eta instituzioen akordio eta batasunari esker abiatu dira, eta muturrera eraman eta bai urrunketarekin, baita gradu progresioaren blokeoarekin ere amaitzeko, ezinbestekoa dela uste dugu akordio eta aktibazio bide hori garatzen jarraitzea.

Horregatik, eta elkarlan eta aktibazio hori lantokietara eramateko, datorren maiatzaren 28an, CAF enpresan aspaldian hasia duten dinamikara batuz, Joseba Azkarraga eta CAFeko kide baten parte-hartzearekin, presoen egoera eta hasitako bidearen inguruko hitzaldia antolatu dugu, lan eremutik egin daitekeen ekarpenaz hausnartzeko. Zentzu honetan, presoek garatu beharreko etxeratze prozesuan fokoa jarriaz, eta graduen progresioa horretarako klabea izanik, presoek baldintzapeko askatasun eskuratzean eta baita askatasuna berreskuratzean ere lan mundura txertatzeko duten beharrizanaren garrantziaz jardungo gara, prozesu horretan laguntzaile izateko asmoz. Hitzaldia 11:00etan izango da, Beasaingo amiantoaren plazan.

Honekin batera, iragarri nahi dugu ere, datorren ekainaren 4an, 11:30ean, Donostian, Saguesetik abiatuta, deialdi zabaleko mobilizazioa antolatu dugula, eta langile eta
herritarrei parte hartzeko deia luzatzen diegu. Denok izan behar dugulako bidearen parte, guztion bultzadaz hasitako urrats txiki horiekin, etxera bueltako errepide bilaka
daitezen.