Garikoitz Etxeberria Lizartzako presoaren semea, Alai jaio da. Garikoitz Sevillan dago preso, 2011. urtetik bere herritik 1000kmtara. Aita, ama edo biak espetxean dituzten haur-nerabeak motxiladun haur moduan ezagutzen ditugu jada Euskal Herrian. Izan ere, preso duten gurasoaren hutsunearekin egin behar izaten diote aurre egunerokotasunari; eta gainera, eurekin egon ahal izateko milaka kilometrotako bidaiak egitera zigortzen dituzte hilero. Hala gertatzen da ere oraingoan, Garikoitzen semeak eta honen amak 1000km joanean eta 1000km itzulian egin beharko baitituzte Alai aitarekin egon ahal izateko. 113 horien artean badira euren amarekin preso bizi diren txikiak ere. Sarek, lanketa hau hasi zuenetik egin duen moduan, urrunketa politika honek haurrei eragiten dien estres, antsietate eta bestelako arazoak argitara ekarri eta salatu nahi ditu, haur hauek inolako arrazoirik gabe zigortuak izaten ari direlako.

Ohar honen bitartez, haur berri hori ongi etorria eman nahi diogu, baina baita haurrak bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi ere.

Horretarako, egun oraindik euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin amaitzeko aktibatzea ezinbestekoa da, haurrek inolako zigor atxikirik izan ez dezaten euren aita, ama edo biei ezarri zaien zigorrarekiko independienteki. Motxiladun haurrek euren gurasoekin hazi eta hezteko eskubidea dute eta Sarek hori bermatu bidean lanean jarraituko du.

Elkarbizitzan eta benetako bakean oinarrituko den etorkizun koloretsua eraiki nahi dugulako, korapiloak askatzeko unea da. Denok batera ekiteko ordua.