Ehundaka lagunek Aitzolen askatasuna eskatu zuten
Orereta-Errenterian egindako agerraldian

AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!

Gaur, hemen bildu gara, Herriko plazan. Oreretakoentzat oso sinbolikoa den leku batean: hemen dantza egin dugu, disfrutatu, borrokatu, kantatu, irri egin, baita negar ere.

Gaur, tamalez, egoera oso larria salatzeak ekarri gaitu hona: gure bizilaguna den Aitzolen egoerak, zehazki. Aitzolek 19 urte daramatza preso eta momentu honetan Basauriko espetxean dago. Azken urteetan 27 aldiz izan da ingresatuta, bere gaixotasunaren ondorioz. Horietako bi, tronbolismo baten eraginez. Baina ez dugu azalduko bere osasun egoera, aski ezaguna baita.

Hausnarketa bat plazaratu nahi dugu, ordea. Zerk bultzatzen du pertsona bat, horrelako egoeran egonda, gose greba egitera? Zergatik estatuak ez du bere lege propioa betetzen? Azken honen erantzuna argi dugu: MENDEKUA. Estatuak iraganeko sufrimenduari lotuta eduki nahi gaitu. Baina guk, sufrimenduaren atea itxi eta etorkizunaren leihoa ireki nahi dugu.

Pertsona orori dagozkion giza eskubideak betearaztea eskatzen du Aitzolek. Hau da, 100.2 artikuluaren aplikazioa. Non, horrelako egoera baten aurrean espetxealdi arindua aurreikusten duen legea edota kondena espetxetik kanpo betetzeko aukera ematen duena. Euskal gizartean gehiengo sozial, politiko eta sindikalak, adierazpen batzuen bidez, adostasuna adierazi du aldarrikapen honekin.

Oreretako Errenteriako Sare jaio zenetik, pertsona ezberdinen arteko zubiak eraikitzen ari da Aitzolen askatasunaren alde. Eta, hala jarraituko dugu. Gose greba berta behera utzi duen arren, bere egoerak larria izaten jarraitzen du. Horregatik, norberaren ideologia alde batera utzita, Aitzolen giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, beharrezkoa da indar guztiak metatzea. Baita gizartearen aktibazioa.

Horretarako, DENAK, bai DENAK, beharrezkoak gara. Eta zihur gaude lortuko dugula!

Azkenik, gure besarkadarik beroena bidali nahi diogu Aitzoli, eta bere senide eta lagunei. Baita beste larriki gaixorik dauden presoei eta haien senideei. Honekin batera, deia egiten dizuegu datozen egunetan Sarek antolatuko dituen dinamiketan parte hartzera.

LORTUKO DUGU! AITZOL ETXERA
AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!

 

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare