Albisteak

Rajoyen hitzak direla eta.

SAREren delegazio bat Madrilen da egun hauetan kongresuko talde politiko ezberdinekin, nazioarteko korrespontsalekin eta estatuko prentsarekin harremanak egiteko asmoz.


Ordu bat dispertsioarekin amaitzeko!

Abenduaren 7an, igandea, 12:00etatik 13:00etara Durangoko Landakon.


Larri gaixo diren presoen etxeratzean denok eragin dezakegu

Azaroaren 29an “Giza eskubideak errespetatuz heriotza gehiagorik ez! Gaixo diren presoak etxean eta bizirik!” lelopean manifestazioa.


aitzol-sare

Aitzol Gogorzak alta jaso du

Aitzol Gogorzak alta jaso du 5 egun Basurtuko ospitalean ingresatuta pasa ostean, eta Basauriko kartzelara eraman dute berriro.

Pasa den astean arnasteko arazoak zituela eta, Aitzol Basurtuko ospitalera eraman zuten eta bertan igaro ditu 5 egun birikako tronboenbolia baten ondorioz. larunbatean, ehundaka herritarrek elkarretaratzea egin zuten ospital kanpoan bere askatzea eskatzeko.
Luis Galdos neurologoak adierazi digunez, honelako gaitzak sortzearen arrazoi nagusietakoa izan ohi da pazienteak denbora luzez mugimenduak mugatuak izatea ohi da gaitz hauek sortzearen arrazoi nagusietako bat. Adibidez, hegaldi trasatlantikoak egin behar dituen jendearengan dira ohikoak kasu hauek, baina baita kartzelan dauden presoak ere.

 
Aitzolek etxean behar luke aspaldi, 1999an kartzelaratua izan zenetik bere gaixotasunak okerrera besterik ez du egin. Gaixotasun psikikoa du (nahasmen obsesibo konpultsiboa) preso oreretarrak, eta lantzean behin suizidiorako tendentziadun broteak izaten ditu. Maiz ingresatu behar izaten dute ospitalean.

 
Kartzelaldi arindua eta baldintzapeko askatasuna lortzeko eskaerak eginak dituen arren, ez zaizkio onartu. Mota honetako gaixotasuna duten pazienteentzat euren inguru hurbilaren inplikazio eta babesa ezinbestekoak dira, eta kartzelak ez die behar horiei bide emateko modurik.

 
Albiste honen harira, atzo jakin genuen Ibon Iparragirre preso Ondarrutarra kartzelaz aldatu dutela berriro. Ibon ere larriki gaixo diren 10 presoetako bat da. Buruko gaitza du, eta baita hiesa 3C estadioan ere. Navalcarneroko kartzelatik Alcalako kartzelara aldatu dute. Navalcarneroko kartzelan 7 hilabete besterik ez daramatzala kontuan izan behar dugu, eta bertan egonkortzen hasia zenean egin dutela kartzela aldaketa hau. Preso bati aldaketa honek tentsioa, antsietatea eta urduritasuna sortzen dizkiola kontuan hartzen badugu, buruko gaixotasun psikikoa duen pertsona bati zer esanik ez.

 
Horrek gainera, familiarengan sortzen duen sufrimendua gehitu behar diogu, Ibon dispertsaturik dute eta. Gaur egungo kartzelek ezin dituzte honelako gaixoak baldintza egoki eta duinetan tratatu. Familiak eta inguru hurbilak ezinbesteko papera jokatzen dute honelako gaixotasuna duten pertsonengan eta urgenteki etxean behar dute izan.
Dispertsioak, gainera, egoera krudeldu eta  zaildu besterik ez du egiten eta egoera hauekin amaitzeko jendarte guztiaren bultzada beharrezkoa da. Bakoitzak hurbilen duen eremutikhasi eta egoera hauek ondokoari, irakasleari, bizilagunari, tabernariari,... ezagutzera ematea lehen pauso bat litzateke.