Bilboko Konpartsen Federazioak “Orain Presoak” herri dinamikarekin bat egiten du.

Bilboko Konpartsek #OrainPresoak dinamikarekin bat egiteko plazaratu duten testua:

Bilboko Aste Nagusia gainean daukagu, berton, Bilboko Konpartsak, urtean
garatzen dugun jardun eta egitarauen puntu gorena izaten da. Bilboko jaiak, herri honen
parte bezala ulertzen ditugulako, Konpartsak ez gara inguratzen gaituen errealitatetik
kanpo bizitzen ari, horregatik, beste eremu eta aldarrikapen aurrean egiten dugun
bezala, gizarte justuago baten eraikuntzan, ORAIN PRESOAK dinamikarekin bat egitea
erabaki dugu eta URRIAREN 20AN, BILBOKO KALEETAN BURUTUKO DEN
MOBILIZAZIOAN PARTE HARTZERA DEI EGITEN DUGU.

Bilboko Konpartsak, atxikimendu honekin, ORAIN PRESOAK dinamikak barne-biltzen
dituen lehenbailehen konpontzeko lau aldarrikapen nagusiekin bat egiten dugu:

– URRUNTZEA. Asteburu oroz ehunka senide eta lagunak, ehunka kilometro
egitera behartzen dituena.
– LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK. Egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik
dauden presoek behar bezala artatzeko eskubidea dute, hemen eta orain.
– EUROPAKO LEGEDIAK dioen moduan, bi estatuko zigorren batuketaren
aplikazioa.
– LEHEN GRADUEN ALDAKETA. Euskal presoek, lehen graduan betetzen dute
zigorraren %100a, eta hori legearen kontra doa.

Bilboko Konpartsak ORAIN PRESOAK diogu!