Belen Gonzalez Peñalva presaren heriotza gorrotoa eta mendekuan oinarritzen den espetxe politikaren ondorioem adibide garbia da.

Belen, bere gaixotasunaren aurka zortzi urte igaro ostean askatasun osoa eskuratu gabe hil da gaur.
Demokraziaren ikuspegitik ulertezina da ETAk ekintza armatuak egiteari utzi ziola 6 urte igarota, Gobernu epainiarrak egun duen jarrera inflexiblea mantentzen jarraitzea.

Larriki gaixo diren presoei askatasuna ukatzeak eta baita etxean kondena betetzeko aukera bera ere ukatzeak preso diren herritarren heriotza kopurua igotzen joatea dakar.

Gaur Belen hil da espetxean zela sortutako minbiziaren ondorioz eta bere askatasuna osoki eskuratu gabe. Bihar Ibon Iparragirre edo Manu Azkarate edo larriki gaixo den beste preso bati gerta dakioke. Ez dugu salbuespen egoerak heriotz zigorra izan daitezen utzi, ezin dugu predoak halako muturreko egoeretsra eraman ditzaten utzi.

Sare herritarrak Euskal Herriko jendarteari bere ideologia modu batekoa ala bestekoa izan arren ere, aktibatzeko eta mobilizatzeko deia egiten dio. Finean, giza eskubideez ari garelako, konponbidearen eta bakearen bidean ematea ezinbestekoak diren urratsez.