Pasa de abenduaren 28 eta 29an Iruñeko Sarasate pasealekuan “Begirada bat barrutik” ekimenean parte hartu eta ekimenean beste mila modutara lagundu zuten guztiei gure esker eta zorionak helarazi nahi dizkiogu.

Elkarbizitzarako, konponbiderako eta bakerako bidean oraindik lan asko daukagu egiteko. Guk bide horretan lanean jarraituko dugu, gizarte osoaren ardura delako errespetuan oinarritutako jendarte bat eraikitzea. Arlo desberdinetan eman behar dira aurrera pausoak, iragana kontuan izanik etorkizuna eraiki behar dugu, eta hori guztion artean, elkarrekin, egin behar dugula uste dugu.

Badakigu ez dela lan erreza, eta tamalez gertakari batzuek erakutsi digute oraindik elkar ulertzeko, errespetatzeko, bide bat egiteke daukagula. Gu, orain arte egin bezala, jendarte osoari zuzentzen gara, guztiekiko errespetuz, are gehiago sufrimendua pairatu dutenekiko.

Honekin batera, nafar jendarte osoari dei egiten diogu, datorren urtarrilaren 12an, pauso bat eman eta Bilbo eta Baionako kaleak betetzeko. Sufrikario guztiekin amaitu behar delako, orain da presoen egoera aldatzeko unea, Orain Presoak.