Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu | Xabier Soto

Pasa den apirilaren 21ean, Deustuko unibertsitatera joan nintzen EH Bildu, PSE, EAJ eta PPren Donostiako alkatetzarako hautagaaien arteko mahai-inguruan publiko bezala parte-hartzeko.

Nahiz eta antolatzaileen arauak urratu ahal izan nituen, ikasle ez izanda hitza hartzean, eta nire galderaren helburua alderdikoi bezala gaizki interpretatu zitekeen arren – El Mundok egin zuen moduan-, uste dut merezi izan zuela; izan ere, iruditzen zait presoen egoera gazteen artean ezagutarazteko, eta batez ere, gai honen inguruan alderdiek dituzten posizioak pentsa daitekeena baino hurbilago daudela erakusteko balio izan zuela.

Nire hitz-hartzean, Donostian eraildako ehun pertsona baino gehiago izan zirela aipatu, eta erailketak burutu, lesioak eragin edo kalte material hutsak sortu dituztenei eragindako minaren aitortza eskatu beharraz hitz egin ondoren; hautagaiei galdegin nien ea zer eskaintzen zieten 66 preso donostiarrei, zeintzuk sakabanatuak izan diren (Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak urratuz); horietako bat konfinatua izan den (Espainiar Konstituzioan aipatzen den birgizarteratze helburua baztertuz); gutxienez zortzi Segiko kide izateagatik kartzelaratuak izan diren (Entzutegi Nazional beraren ondorengo sententziak urratuz, non inkomunikazio-aldian lortutako polizia-aitorpenetan soilik oinarrituta inor ezin dela kartzelaratu adierazten den); pertsona bat (Arkaitz Rodriguez) Bateragune kasuagatik kartzelaratua izan den, bere egoerara kartzelan egoteagatik pairatutako mugikortasun arazoak gehituz; eta beste bat (Carlos Trenor) Egin-eko Administrazio Kontseiluko kide izateagatik kartzelaratua izan den, kasu honetan 70 urte baino gehiago dituela kontuan hartuz eta beraz, egungo Zigor Kodea aplikatuz baldintzapeko askatasunean egon behar lukeela gehituz. Era berean, galdetu nuen ea zer eskainiko zuketen donostiar presoren batek gaixotasun larri eta sendaezin bat pairatuko balu, kasu honetan ere egungo legedia urratuko baitzen.

 

[otw_shortcode_button href=”http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/bakerako-bidean-sakabanaketarekin-amaitu” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Egilea: NAIZ