Azken hilabeteotan, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzatik handituz doan proposamen eta adierazpen jarioa jasotzen ari gara, euskal presoen kolektiboaren egoeraren inguruan ekarpen eta hasunarketa ezberdinak aurkeztu dituztelarik.

Esan beharra dago, antza denez, proposamen hauen aurreko lanketan ez dela beharrezkotzat jo ez gure elkarte, ez bezalakoekin kontaktuan jartzea. ahalik eta babes sozial handiagoa izango luketen proposamenak lortze bidean, Ez dugu inongo informaziorik jaso ez eta inork gure iritzirik eskatu.Gure aldetik, arazo larri honi irtenbide bat bilatzeko eta jakinda ikuspuntu ezberdinak izan ditzakegula, beti egon gara eta gaude elkarlanerako prest.
Beste behin, Birgizarteratze Dekretu baten proposamena aurkeztu da, ados ez datozen erakundeen presentzia oztopatuta egon den Foro batetik .“Via Nanclares” deituriko porrotaren ondoren, “birgizarteratze prozesu legal eta indibidualei babesa” ematea planteatzen da, euskal presoen kolektiboak hamaika aldiz esandakoari muzin eginez.
Ezin gara isilik egon, ezin gara geldi egon. Ez dugu inork gure isiltasuna konponbide prozesuari laguntza gutxi ematen dieten jarrera eta jokabideen babes moduan.
Zaila izango da egoera hau gainditzea, Bake eta Bizikidetzarako deituriko Idazkaritza honek, bizkarra ematen baitio euskal jendartearen gehiengoari, zeinak euskal presoen eskubideen errespetua oinarrizkoa jotzen du gatazkaren behin-betiko konponbiderako.
Kezkatzen gaitu, Bake eta bizikidetzaren idazkaritzari gogorarazi behar izatea Espainiako Gobernuaren espetxe politikak, bere barne Legediaren eta Europako jurisprudentziakoaren kontrakoa dela. Bai dispertsioari eta urruntzeari dagokionez, bai Europan betetako kondenen konputuetan eta baita larriki gaixo dauden presoak espetxeratuak mantentzean.
Gure ustez, Bake Idazkaritzak benetako Bizikidetza jorratu nahi badu, aipatu ditugun egoeren salatzetik hasi beharko luke. Giza eskubideen errespetuetan ezin dela inongo xantaiarik onartu.
Duela bi hilabete, Idazkaritza honek euskal presoei idatzi baten bitartez zuzendu zitzaien, askatasuna lortzeko ze urrats eman beharko lituzketen azaltzen. Baina idatzian ez zen azaltzen, euskal presoek banaka emandako urratsei Espainiako Gobernuak modu orokorrean emandako ukazioa.
Ez zen aipatzen ezta ere, euskal preso hauek salbuespenezko legediaren menpean daudela; legedia da, hain zuzen, indargabetu behar dena, pausu horiek gauzagarriak izateko.
SAREk, EHUko Ikasmirarekin landutako txosten juridikoen kopiak bidaliko dizkio Idazkaritzari. Dokumentua oso lagungarria izango zaielakoan gaude. Jakina denez, bertan, sentsabilitate ezberdinetako ehun jurista, zein Unibertsitateko irakasleek, Espainiako Gobernuak, Zuzenbide Penal zein espetxe politikaren aplikazioaren bitartez, presoen eskubideak nola urratzen dituen modu juridiko azaltzen dute.
Bukatzeko, azpimarratu nahi genuke, “frogaren zama”, beti auziaren alde bakar eta berdinean botatzea. Gobernu espainolaren immobilismoa saihestuz edo leunki kritikatuz, aspaldian abian egon beharko zen prozesuaren lubakitzea ahalbidetzea besterik ez bait dakar.
Giza Eskubideak | Konponbidea | Bakea

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare