sarenaiz

sare-albistea

Gaixorik dauden presoak etxean egon behar dira

Gizalegezkoa delako, legezko eskubidea dutelako eta bakerako  bidean ezinbesteko pausoa delako, gaixorik larri dauden euskal presoak etxeratzearen alde hitzordu bat dugu azaroaren 29an Bilbon.

Argia Ituarte Arkotxa, Ondarruko alkatea
[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/gaixorik-dauden-presoak-etxean-egon-behar-dira#.VHXF32B0s6A.twitter" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Irakurri[/otw_shortcode_button]

Rajoyen hitzak direla eta.

SAREren delegazio bat Madrilen da egun hauetan kongresuko talde politiko ezberdinekin, nazioarteko korrespontsalekin eta estatuko prentsarekin harremanak egiteko asmoz.


Ordu bat dispertsioarekin amaitzeko!

Abenduaren 7an, igandea, 12:00etatik 13:00etara Durangoko Landakon.


Larri gaixo diren presoen etxeratzean denok eragin dezakegu

Azaroaren 29an “Giza eskubideak errespetatuz heriotza gehiagorik ez! Gaixo diren presoak etxean eta bizirik!” lelopean manifestazioa.


sare-albistea

Sakabanatuta? Urrunduta!

Edo urrutiratuta. Bortxaz urruti preso egon beharra da bigarren zigorra presoarentzako eta familiarentzako. Azkenean besteren hitzak gureganatu ditugu, iritsi garen lekuraino iritsita hainbeste inporta ote du elkartuta egon beharrean sakabanatuta egoteak. Hurbil ala urrun, inguru samarrean edo zakurraren ipurdian. Gureaz gutxi dakien norbaiti hasten bazara frantsesez edo ingelesez 2.000 kilometroko zure bidaia azaltzen, “dispersed“, “scattered” “dispersé“… gure laguna? Gutxienez “eloigné” izango da, “kept away“, “alejado“… Zigor bikoitza, presondegian preso eta gainera urrunduta. Bai, adiskide kaliforniatarra, kontatzen dizut kilometro horiek guztiak egin behar ditugula etxetik hain urrutiko basamortu afrikarrean preso daukaten mutiko gazte bat 45 minutuz kristal bat tarteko ikusi ahal izateko. Haren guraso eta senideek bide bera egin behar izaten dute urtean hamaika aldiz. Giza eskubideez okupatzen diren gure agintari eta goi funtzionarioak biktimen rankinga txukuntzeko ahalegin ziklopeoan berandutzen diren bitartean.

 

Egilea: Pello Zubiria - Argia


sare-audio

Dispertsioari aurrez aurre ahozgoran

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak, Dispertsioaren liburuxka kaleratu zuen orain aste batzuk, mundu osoan ere zabaldu dituzte 500.000 ale. Liburuxkaren aurkezpenerako prestatu zituen testuak ahozkoran errezitatu dizkigu Patxi Zubizarreta idazleak.

Egilea: Info7 irratia