Espainiar estatuari Injustizia hau ez luzatzeko eskatzen diogu eta herritarrei urriaren 20an Donostiako kalean bete ditzaten, aurrera egiteko nahia Madrilera eta Europara iritsi dadin”

Giza eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenaren atarian gaude. Ebazpen honek espainiar justiziak bai eta politikak zigorren zenbaketei dagokionean Europar Batasunak aurreikusitako arautegiari egiten dion ez betetzearen amaiera ekartzea espero dugu.

Europar Batasunak 2008an Europar Batasunaren parte diren Estatuetan emaniko sententziei hauetariko edozeinetan efektuak harrezagutzeko legedia onartu zuela gogorarazi nahi dugu.

Hala ere espainiar estatuak muzin egin dio legedia honi, bai eta berau ez betetzeagatik eskatu zaizkion argibideei.

Beraz, espainiar estatutuak, Frantzian preso egon eta Espainiara extraditatuak izan diren presoei, ez die Frantzian betetako kondena kontuan hartu zigorraren zenbaketarako, Europar Batasunak materia honetan duen legedia urratuz horrela.

Honen harira Auzitegi Goreneko bai eta Entzutegi nazionaleko magistratuen jarrera ere plazaratu nahiko genuke. Auzitegi Gorenak eta Entzutegi Nazioanalak materia honetan Europar batasuneko legedia ez betetzea ebatzi zuen, betetzera behartuta egon arren. Auzitegi Gorenak 20 botoetatik 11 ezezko jaso zituen, entzutegi Nazionalak berriz, 15 botoetatik sei ezezko. Europako komisioari legedia hau nola aplikatu galdetzera ere ez ziren iritsi. Beraz urraketaren erantzule ere badira.

Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren ebazpena aldeko izan badaiteke ere, tamalez berandu dator,jada Espainiar Gobernuak presoei dagokien zigorra baino gehiago betearazi dienean dator.

Giza Eskubideen Europar Auzitegiak materia honetan emango duen ebazpenak Santiago Arrospidek aurkeztutako helegiteari erantzuten dio. Arrospide jauna jada kalean da, zegokiona baino zigor handiagoa beteaz. Helegite honek doktrina sortuko duelakoan gaude, Arrospide jaunaren egoera berdinean aurkitzen diren 50 presoei aplikagarri izan beharko litzaieke, hauetatik 14, jada libre atera daitezke.

Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren erabaki honek Espainiar Gobernuari zeresana eman beharko lioke espetxe politikaren erabilerari dagokionean. Beraz, SAREK euskal gizartea entzuteko gonbita egiten dio gobernu Sozialistari. Giza eskubideen europar auzitegiaren ebazpena aprobetxatu dezala espetxe politikan erabateko aldaketa egiteko, urruntze politikari amaiera emateko, gaixo dauden presoak askatzeko, salbuespen legediari amaiera emateko.

Pedro Sanchez jaunak presidente hautatua izan zenean eginiko promesak betetzeko aukera du orain.

Ebazpena urriaren 23an kaleratuko da, hau edozein izanda ere espainiar gobernuak erabaki honen aplikazioa luzatzeko aukera dauka ebazpenari aurkeztu dakiokeen alegazioa medio. Guk hemendik, ez egiteko eskatzen diogu, preso eta hauen familien sufrimenduarekin bukatzeko. Ez dadila Ines del Riorekin gertatutako errepikatu, zeinari, alegazio hauek medio, kondena, urte betez luzatu zitzaion.

Eta azkenik, euskal gizarteari, urriak 20an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatzen diogu, beharrezkoa baita bai Madrilek bai eta Europak benetako bake eta elkarbizitzaren alde aurrera egin nahi dugula ikus beza.

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare