BAZKIDETU

Gogorarazi nahi dugu ere, Sareren jarduna modu jarraituan babesteko Bazkide egiteko aukera ere eskuragarri dagoela, hileroko ekarpena eginez. Ekarpen hau oso baliotsua da gure eguneroko jardunaren sostengu iraunkorra izateko. Horregatik, gaurko agerraldi hau ere probestu nahi dugu dei egiteko herritarrei bazkidetza egitera. Bazkide egiteko zure herriko Sareko taldearekin harremanetan jarri edota www.sare.eus/sareinak/ web orrian erregistratu zaitezke.

Zer da «2€= 2m2» kanpaina?

Erosketa sinbolikoa da, urtarrilean urtero egiten dugun mobilizazioan egiten den diru-bilketa ordezkatu asmo duena. Urtarrilaren 9ko mobilizazioetan egingo dugun kale okupazioa aintzat hartuta, gutako bakoitzak gure herriko plazan okupatuko dugun m2-ari erreferentzia egiten dio kanpaina honek. Bi helburu ditu: parte hartu nahi dugunon diru-ekarpena batzea eta bertaratu ezin direnak sinbolikoki mobilizazioan beteko lukeen “m2” hori erosteko aukera izatea. M2 sinboliko hori eskuratu eta ekarpena egiteko online sistema ezarri dugu eta mobilizazioak garatuko diren herrietan ere, bilketa egiteko sistemak ezarriko dira, leku batzuetan aurrez, beste batzuetan egun bertan (urtarrilaren 9an).

BIZUM BIDEZKO DOHAITZAK

Diruz lagundu nahi gaituzu? Mila esker!

Beste aukera bat dira trasferentzia bidezko ekarpenak Kontu korronte honetan:

ES47 3035 0012 71 0120113310 (Euskadiko kutxa)