200 legelari inguruk urtarrilaren 14ko manifestazioan parte hartzera deitu dute

Aurten ere, urtebete gehiagoz, SARE Herritarrak urtarrilaren 14rako euskal presoen eskubideen aldarrikapenerako mobilizazio deia egin du. Une honetan, eta aspaldidanik, sistematikoki zapalduta dituzte eskubide horiek botere publikoek, bai Gobernuak eta baita Justizia Auzitegiak ere.

Manifestazio honetako deialdia eta atxikimendua, ideologia eta baldintza oso ezberdineko pertsonok egiten dugu, gure lanbideak batzen gaitu: legelari edo juristak gara. Badugu gure fedea eta Eskubideetan konfiantza, besteak beste, Eskubiderik gabe, bereziki, Giza Eskubiderik gabe, demokraziarik ez dagoelako.

Ebidentzia honek agerian uzten du XVIII.mendean jada eginiko eskubideen deklarazioaren gabezia, beharrezkoa baita gaur egun aldarrikapen hori egitea, XXI.mendean. Hausnarketa honekin hasi genuen iaz ere gure interbentzioa, orduan ere urtarrilaren 9ko manifestaziora gehitu ginenean. Eta urtebete beranduago, 2016an, berdina aldarrikatzen jarraitzen dugu, gainera, kezka eta intentsitate handiagoz, oraingoan.

SARE Herritarraren helburuarekin bat egiten dugu. Emakume eta gizonezko garen heinean, Eskubideekin dugun konpromisoa eta justiziarik gabe Eskubiderik egon ezin dela sinetsita gaudenez, deialdi bat egin nahi genioke gizarteari, ez euskal gizarteari soilik; ez ditzagun begiak itxi bidegabeko espetxe errealitate honen aurrean.

Zoritxarrez gaur, egoera etsigarri eta kezkagarrian gaude.

 

Egungo espetxe legeriaren interpretazio batek, europar Eskubideen baitan ulertuta, ez du onartzen gaur egungo espetxe politika honekin jarraitzea. Oraindik ehunka pertsona dira beren kondenak euren senideengandik urrun betetzen dituztenak, babesa eta beharrezkoa duten giza-asistentzia eman diezaioketenengandik urruti daudenak, alegia. Dispertsioak mina eta sufrimendua baino ez dizkio gehitzen euskal presoen familiek osatzen duten kolektibo zabalari. Familia eta lagun horiek, beraz, epaile bakar batek ere ezarri gabeko zigorra betetzera kondenatuta daude.

Gure ustez, giza eskubideekiko konpromiso zintzo batek urruntze politika honen aurka mobilizatzea exijitzen du; hori dela eta, botere politikoari zera adierazi behar zaio: ez dela ona eta ez dela bidezkoa orain arte mantendu duen espetxe politikarekin jarraitzea, askatasunik ez dutenei tratu justu eta humanitarioa eman behar zaie.

Gure arrazoiak humanitarioak dira, baina baita juridikoak ere. Beharrezkoa da azpimarratzea europar Instituzioa oztopoak jartzen ari dela Espainiako Gobernuak euskal presoei ezartzen dizkien hainbat neurriren aurrean. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegi Europarrean epai batzuek argi azaldu dutenez, presoek eskubidea dute euren etxetik hurbilen dauden espetxeetan kondena betetzeko.

Halere, behin eta berriz, Espainiako botere politiko eta judizialak saihestu egiten ditu europar Auzitegiak euskal presoen inguruan hartutako erabakiak. Honenbestez, urruntze politika hori dagoen bitartean bisitak askotan gauza-ezinak dira, adineko pertsona eta ume txikien kasuan, esaterako.

Beharrezkoa iruditzen zaigu, bestalde, Espainiako Auzitegiek Europako Erabakitze Markoarekiko duten jarrera gizarteratzea, zehazki beste Estatuetan izaniko zigorren batuketa dela-eta. Horrek espetxean dauden hainbat preso kalean egotea ekarriko luke, beraz, gure kezka jendartean zabaltzea garrantzitsua iruditzen zaigu.

Ezarritako legeak, modu murriztatzailean aplikatzen du Erabaki Markoa, horrela, beharrezkoa litzake jakitea, lege hori bat doan edo ez Europako eskubideekin, eta lan hori Europako Justizia Auzitegiari dagokio erantzutea.

Duela urtebete gogorarazten genuen bezala, Auzitegi Nazionaleko plenoak galdeketa hori egiteari uko egin dio, gainera, magistratuen aldeko 11 bozka eta aurkako 9rekin. Bederatzi magistratuk ulertzen dutenez, Legea Europar Eskubidearen aurkakoa izan liteke. Horrez gain, Auzitegi Nazionalak ez du Justizia Auzitegira gaia bideratu nahi zer den Europako legea argitzeko asmoz. Gauza bera egin dute Auzitegi Nagusian eta Auzitegi Konstituzionalean ere. Kasu guztietan epai horiek bozka partikularrak ere izan dituzte.

Auzitegi horiek guztiek pertsonen askatasun eskubidea jokoan jartzen dute, izan ere, pertsona horiek osorik bete baitute euren zigorra, kondenatuak izan zireneko zigorra, alegia. Hori gutxi balitz, iruditzen zaigu, giza ikuspegi batetik, neurri bereziki gogorra dela, 20 urtetik gorako espetxe zigorra badute, eta 40-60 urte bitartekoez ari bagara.

Larriki gaixorik eta gaixotasun sendaezina duten presoak espetxean mantentzea ere ez da giza ikuspegiz jokatzea. Honako galdera hau egiten diogu geure buruari: zergatik egiten dute ez-ikusiarena, zergatik uzten dira gaixotasun legeak albo batera jakinaren gainean badaude? Zergatik ezarriko ote dute “autoritatea”, zigorrak betetzen ari direnei entzun gabe, eta inoiz ikusi gabeko zorroztasunaz?; horrek jakina, bortizki eragiten du larriki gaixorik dauden preso horien osasun ahulean.

1979ko Espetxe politika Orokorreko Legeak bere Atariko Izenburuan (3.art.) honela dio: “la actividad penitenciaria se ejercerá respetando, en todo caso, la personalidad humana de los recluidos y los derechos e intereses jurídicos de los mismos, no afectados por la condena, sin establecerse diferencia alguna por razón de raza, opiniones políticas, creencias religiosas, condición social o cualesquiera otras circunstancias de análoga naturaleza”.

Hori horrela, espetxe politikako kontuetan goi mailako ardura dutenek baieztatu eta ziurtatu ote lezakete artikulu hori errespetatzen denik? Adieraz lezakete, lotsarik gabe, bazter batean alboratzen dutela nahita beren interes politikoen defentsa egiteko asmo hutsez?

Egia da, gaur egun errealitateak justizia desitxuratzen duela, izena eta ospea kentzen diola. Ez soilik dispertsioa eta urruntze politika mantentzeagatik, ez soilik larriki gaixorik daudenei osasun-babesa edota familia-babesa mugatzeagatik; baizik eta, gainera, salbuespen neurriak aplikatzen zaizkielako jada beteta dituzten zigorrak luzatzeko.

7/2003 Lege Organikoa da presoen kolektiboari ezartzen zaizkion salbuespen neurrien legea, eta horren ondorio dira pairatzen diren giza eskubide urraketa gehienak. Horregatik, lege hori bertan behera uzteko premia larria eta beharrezkoa da, ezinbestekoa. Azken batean, biziarteko kartzela-zigor estaliaz ari gara, Espainiako Konstituzioan bertan dauden irizpideen aurka. “Neurrira” egindako legedi batez ari gara, jada onartuta dauden eskubideak murrizteko legediaz. Edozein gomendio demokratikoren gainetik, zigor-kodean txertatutako tipifikazio berriez ari gara. Eta gezurrezko ateez ari gara, mendeku goseak eskubideak ordezka ditzan. Horretaz guztiaz ari gara.

Horrengatik guztiagatik, gaur guztiz beharrezkoa da eskubideak, manifestazioa eta hitza batzea. Luzaezina da, behar-beharrezkoa eta premiazkoa da esatea bizi garen garai berrian, biolentzia hamarkaden ondoren, askotariko biolentzia eta sufrimenduen ondoren, etorkizunari begiratzeko modu berria behar dugula. Bizi dugun garai berri honetan berdintasuna eta justiziak gailendu behar du, gorrotoa eta mendekuaren gainetik.

SARE Herritarrak urtarrilaren 14an Bilbon, hori defendatzea proposatzen du. Urgentziazko amaiera eman behar diogu presoek eta euren senideek bizi duten egoera injustu honi, izan ere, denok desio dugun etorkizun hobe horretan ez daitezen eskubide urraketak denbora luzez mantendu, eta oinarrizko giza eskubideak errespeta daitezen behingoz.

Horrenbestez, Bilbon, urtarrilaren 14an egingo den manifestaziorako gure atxikimendua adierazten dugu. Jurista edo legelari garenez, ezin diogu egungo gizarte hauetan hain oinarrizkoa den giza eskubideen aldarrikapena egiten duen deialdiari beste modu batean erantzun, bertan izango gara.

 

> Prentsan bildutakoak

> NAIZ

Más de 200 juristas muestran su apoyo a la manifestación del 14 de enero en Bilbo.

Más de dos centenares de juristas han expresado su apoyo y han hecho un llamamiento a participar en la manifestación organizada por Sare para el próximo 14 de enero en Bilbo bajo el lema ‘Euskal presoak Euskal Herrira! Derechos Humanos, Resolución, Paz!’.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Espetxe politika “bidegabea” amaitzeko eskatu dute 200 legelari inguruk

Abokatu eta zuzenbide irakasleek bat egin dute Sarek urtarrilaren 14rako antolatu duen manifestazioaren deialdiarekin. “Etorkizunari begiratzeko modu berri baten beharra” nabarmendu dute Begoña Atxa eta Nazario Altunak.

 

Jarraitu irakurtzen

> Deia

Dos centenares de juristas apoyan la movilización de Sare por los presos

La movilización convocada por la red ciudadana Sare para el 14 de enero en Bilbao en protesta por el trato a los presos vascos y para reclamar el respeto a los derechos humanos ha logrado la adhesión de 225 juristas.

Jarraitu irakurtzen

> Cadena Ser

Unos 200 juristas apoyan la manifestación de Sare por los derechos de los presos

Sare reconoce que Estrasburgo solo puede sentenciar la dispersión caso por caso, pero subraya que ya ha habido sentencias en Europa que crean jurisprudencia. [/vc_column_text]Jarraitu irakurtzen